Filtrer
Rayons
Support
Éditeurs
Prix
-
«Nor naiz ni? Animalien kumeak» sailak planetako espezie harrigarrienak erakusten ditu kontinentez kontinente, haurrengan faunaren ezagutza eta natura zaintzeko ardura sustatzeko asmoz txikitatik. Liburuxka bakoitzak zazpi kume aurkezten ditu, eta, asmakizunetan bezalako pista soil batzuekin, animalia identifikatu beharko du haurrak. Hurrengo orrian aurkituko du erantzuna, eta baita animaliaren itxura, habitata, ohitura eta bitxikeriei buruzko informazio zabalagoa ere. Testu errazak dira, lehen pertsonan idatziak. Horrela, animalia bakoitzak elkarrizketa zuzen eta aktiboa du irakurlearekin. Ilustrazioak, berriz-grafitoz eginak, leunki koloreztatuak-, errealistak eta detaile handikoak dira.
-
«Nor naiz ni? Animalien kumeak» sailak planetako espezie harrigarrienak erakusten ditu kontinentez kontinente, haurrengan faunaren ezagutza eta natura zaintzeko ardura sustatzeko asmoz txikitatik. Liburuxka bakoitzak zazpi kume aurkezten ditu, eta, asmakizunetan bezalako pista soil batzuekin, animalia identifikatu beharko du haurrak. Hurrengo orrian aurkituko du erantzuna, eta baita animaliaren itxura, habitata, ohitura eta bitxikeriei buruzko informazio zabalagoa ere. Testu errazak dira, lehen pertsonan idatziak. Horrela, animalia bakoitzak elkarrizketa zuzen eta aktiboa du irakurlearekin. Ilustrazioak, berriz-grafitoz eginak, leunki koloreztatuak-, errealistak eta detaile handikoak dira. Kumeen erretratu adierazkor eta eztiak haien familien eta kidekoen bizitokiaren irudiekin batera datoz. Hala, alderdi narratiboak eta bisualak elkar osatzen dutela, erreferentziazko materiala eratzen dute, ez soilik eskola eta liburutegietarako, baita etxean partekatzeko ere. Mapatxea, tukana, armadiloa, jaguarra, nagia, bikuina eta larre-txakurrak dira Amerikan girotutako bolumenaren protagonistak. Eta Australiakoan: kangurua, koala, kukaburra, ornitorrinkoa, ekidna, Tasmaniako deabrua eta petauroa. Batzuk desagertzeko arriskuan daude: ehiza, espezieen legez kanpoko trafikoa eta kutsadura haurrek ezagutu beharreko mehatxuak dira, haurtzarotik ingurumena eta animaliak errespetatzearen garrantziaz jabetzeko.
-
«Artistak gara gu» Cañada Realen gertatzen da, Europa guztiko txaboladi handienean. Gune marjinal horretan kokatzen du Maria José Florianok bere ipuin hunkigarria, bertako milaka pertsonen errealitate gogorra literatura bilakatuz haurtzaroaren begirada samur, ezti eta sortzailearen bitartez. Ezinbesteko obra bat, ausarta eta gizartetik baztertutakoekin konprometitua, inguru horietan bizi diren haurrei ahotsa ematen diena, eta aspalditik datorren problematika agerian jartzen duena, eraikinen desegitea eta familien birkokatzea tartean direla. Nabarmentzekoa da protagonistek eguneroko bizitzari ematen dioten dimentsio metaforikoa, arrisku egoeretan zirkuko jolasak eginez eta izaera ludiko hori helduen mundura ere zabalduz, biziraupenaren eta legalitatearen arteko tentsioan. Baliabide eza gorabehera, erresilientzia eta itxaropena duten umeak dira, daukaten gutxia irudimena lantzeko erabiltzen dutenak, haien ametsak, emozioak, dudak eta ilusioak proiektatuz aldi berean. Federico Delicadoren ilustrazioek, detaile legorikoz beterik, bikain osatzen dute testua, errealitatera ekarriz hitzen dimentsio sinbolikoa.